Ikasturtearen hasieran, lankide batek esan zigun: "Idatzi beharko zenukete 'eskerrik' horren kontura; ikaragarri ari da zabaltzen, eta jendeak uste du, gainera, zuzena dela". Beste batek, berriz, orain dela gutxi izenburu hau proposatu zigun: "eta, zenbakiekin, bai". Orain arte ez ditugu aipatu ez bata, ez bestea.
Bada, Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan –abenduaren 3an, euskararen egunean–, horiek biak eta beste batzuk izan ziren hizpide Maider Segurolak Ander Altunari egin zion elkarrizketan. Euskararen aje modernoak izan zen gaia.
Segurolak, amaieran, honelatsu agurtu zuen Altuna: «Eskerrik gurekin jolasteagatik, euskararekin egiten ari garenagatik alarmaren tinbrea ukitzen laguntzeagatik. Eta ea dena ondo akabatzen den. Si eske oso erraza da, en plan Mitxelena.»