Lepoa ere jokatuko
genuke munduan dauden euskal kontsulta zerbitzu guztiek erantzun behar izan
diotela inoiz galdera honi: “Nola esaten da euskaraz
teléfono móvil”? Oraindik, hiztun
asko eta asko harrapatuta dago telefono mugikorra, telefono mobila, sakelako
telefonoa, eskuko telefonoa eta segapotoa aukerekin ehundu den amaraunean.
Kontsulta zerbitzukook, ordea, uste dugu ikasi dugula bizirauten garai berri
hauetan. Ez dugu burua apurtzen kontu horrekin. Gehienetan, telefonoa esaten dugu; zehaztu behar dugunean, berdin digu sakelako telefonoa edo mugikorra den; etxeko telefonoa edo finkoa den.
Blog honetan bertan argitaratu genuen "Zer ez da itzultzea?" artikulutxoa hitz hauekin amaitu genuen: «Oharra: Konturatu zara telefonoak idatzi dugula, abizenik gabe?»
Bai: erabaki dugu euskaraz telefono esan behar zaiola (gehienetan, behintzat) telefono txikiari. Esaterako, "Ikasleek debekatuta dute telefonoa erabiltzea eskola orduetan" irakurtzen duenak, abizenik jarri ez diogunez, zer ulertuko du, zuen ustez? Zein telefono eramango du aldean Anartzek eskolara doanean, etxeko egongelan daukana edo azaroaren 28an oparitu zioten esmarfona?
Irudi hau jarriko zenuke ikasgelan...
Irudi hau jarriko zenuke ikasgelan...
Denok ados, beraz: denok erantzun duzue modu batean. Zer ondorio dakar horrek? Horrelako egoera batean, nahikoa da telefonoa esanda, ez baitago nahasteko arriskurik.
Noiz jarri behar zaio orduan abizena telefono hitzari? Oso gutxitan: zein telefonoren kontura ari garen zehaztu behar dugunean baino ez.
Esaterako, hiru egoera hauetan:
1. egoera: Formularioetan, maiz, eskatzen digute bi telefonoen zenbakiak emateko.
2. egoera: Lanera deitu diogu bikotekideari, ohiko orduan. Gehienetan etxetik deitzen diogu, baina oraingoan ez. Zerbait arraroa sumatzen du: nabarmenegia da autoek ateratzen duten zarata.
3. adibidea: Bateria agortu zaigula esatean, ia seguru egon gintezke sakelakoaz ari garela.
Etxekoa dela zehaztu behar da.

Bi-biak zehaztu behar dira.
Etxeko tel.: 944...Sak. tel.: 695...
2. egoera: Lanera deitu diogu bikotekideari, ohiko orduan. Gehienetan etxetik deitzen diogu, baina oraingoan ez. Zerbait arraroa sumatzen du: nabarmenegia da autoek ateratzen duten zarata.
Ohikoa etxekoa denez, mugikorretik ari garela zehaztu behar dugu.—Ez zaude etxean, ezta?—Ez, mugikorretik hots egin dizut.
3. adibidea: Bateria agortu zaigula esatean, ia seguru egon gintezke sakelakoaz ari garela.
—Ez zitzaidan ahaztu deitzea: bateria gabe geratu zitzaidan telefonoa.
—Eta? Ez zenuen izan finkotik deitzerik, ala?
Etxekoa dela zehaztu behar da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina