Blog honetako artikulu batean baino gehiagotan (hemen, adibidez) azaldu izan dugu zer zuzenketa egiten ditugun kontsulta zerbitzuan jasotzen ditugun testuetan. Hizkuntza zuzentzen dugu, jakina: hitzen ordena, aditza, deklinabidea, lexikoa... Baina, horretaz gain, garrantzi handia ematen diogu testuaren formari, testuaren itxurari... Izan ere, alderdi horrek ere asko laguntzen digu (edo oztopatu) komunikazioan.
Egunotan gurasoentzako ohar askotxo zuzendu ditugu, eta haietako bat erakutsiko dizuegu. Honela jaso genuen (euskarazko testua goian, eta gaztelaniazkoa azpian):
Guk hiru aldaketa hauek egin dizkiogu: izenburua jarri, bi aldiz emandako datuak behin bakarrik eman eta testua bi zutabetan jarri. Ea zer iruditzen zaizuen.
Erreferentziak egoki egitea da testu bat ona izateko bete behar den baldintzetako bat, eta horregatik, denbora gutxian, bi artikulu argitaratu ditugu auzi horren gainean. Lehenengoan, esan genuen erakusleez baliatzen garela maiz erreferentzia horiek egiteko, eta kataforen kasua aztertu genuen bigarrenean.
Gure ikasleei erakusleena ikusarazten diegunean, baina, batzuetan ez dugu emaitza onik lortzen: ikasten dute kataforetan lehen graduko erakusleak erabiltzen direla, eta bigarren eta hirugarren gradukoak anaforetan, baina, zoritxarrez, behin ikasita, erakusleak neurri gabe pilatzen hasten dira.
Erreferentziarik dotoreenak oharkabean irakurtzen ditugunak izaten dira. Eta, tipologia nolakoa den, teknika batzuk edo beste batzuk lehenesten dira hizkuntza bakoitzean. Hala, euskaraz, NOR, NORK eta NORI kasuetan doazenak aditzetan integratzen direnez, gehienetan aditz soila izan daiteke erreferentzia askoa.
Leslie eta ama May.
Horren frogagarri, Interneten aurkitu dugun testu luze samar (eta baita gogorra ere) bat euskaratu dugu zuentzat, irakurritakoan oso hunkituta geratu baikara. Leslie Lemke (Milwaukee, 1952) da protagonista, autista eta musika-birtuoso bat. Ikusiko duzuenez, hainbat eta hainbat aldiz egin behar izan diogu erreferentzia, baina ez dugu erakusle bat bera ere erabili (izena errepikatzen denean eta aditza jokatua denean bakarrik nabarmendu ditugu erreferentziak, baina aditz ez-jokatu askotan ere badaude):
Leslie Lemke-k ez
zuen hasiera zoragarririk izan bizitzan. Gabezia larriekin jaio
zen, eta medikuek, hori dela eta, begiak atera behar izan zizkioten. Amak
adoptatu zezatenabandonatu, eta May Lemke izeneko erizainak (artean 52 urte
zituela, eta 5 ume hazten ari zela, bereak) hartu zuen semetzat, sei hilabete
zeuzkanean.
Umea zela, eztarritik behera bultzatu behar izaten zioten jana Leslie-ri, nola irentsi erakusteko. 12 urte izan arte, ezin
izan zen zutik jarri. 15ekin, azkenean, ikasi zuen ibiltzen (May-k bere
gorputzarekin lotu behar izaten zuen, uhalez, Leslie-ren gorputz hauskorra,
pausoz pauso irakastekonola ibili).
16 urterekin, loratu egin zen. Egun batean, May-k, gau erdian esnatu, eta Txaikovski-ren Pianorako 1. kontzertua jotzen aurkitu
zuen Leslie. Nahiz eta ez edukiinolako formaziorik musika klasikoan, hutsik egin gabe
jotzen ari zen konposizioa, behin bakarrik entzunda izanarren, apur bat
lehenago, telebistan.
Egun hartatik
aurrera, musika estilo guztiak jotzen hasi zen, ragtime-a zein klasikoa zein beste edozein. Txaikovskiren
konposizioarekin bezala, nahikoa zuenbehin bakarrik entzutea musika lan bat perfektu jotzeko. Oso famatua egin zen, AEBko telebista nazionaletako hainbat programatan
parte hartuta. Osasuna okerrera egiten hasi zitzaion arte ere, mundu zabalean eman
zituenkontzertu asko.
Erkatu ezazue jatorrizko bertsioarekin, merezi du-eta jabetzea nola hizkuntza bakoitzaren gramatikaren araberakoa den erreferentziak egitearena:
Leslie Lemke didn't have a
great start in life. He was born with severe birth defects that required
doctors to remove hiseyes. Hisown mother gave himup for adoption, and a
nurse named May Lemke (who at the time was 52 and was raising 5 children of her
own) adopted himwhen hewas six months old.
As a young child, Lesliehad to be force-fed to teach him how to swallow. He could not stand until he
was 12. At 15, Lesliefinally learned how to walk (May had to strap his fragile
body to hers to teach him, step by step, how to walk).
At 16 years of age, Leslie
Lemke bloomed. In the middle of one night, May woke up to find Leslie playing
Tchaikovsky's Piano Concerto No. 1. Leslie, who has no classical music
training, was playing the piece flawlessly after hearing it just once earlier
on the television.
From then on, Leslie began
playing all styles of music from ragtime to classical. Like the Tchaikovsky
piece, he only has to hear the music once in order to play it again perfectly.
He became famous after being portrayed in national television shows. Before his
health started to deteriorate, Leslie gave many concerts around the world.
Esaera zaharrak dio: "Ekaina, azterketa garaia". Bueno, ez; honela dio: "Ekaina eder, uda halaber". Eta mix bat eginda –bide bihurri samar batetik–, hau ateratzen zaigu: "Ekaineko azterketak ondo, uda ezin hobeto". Hala daude –ezin hobeto– batxilergoa eta selektibitateko azterketak amaitu dituzten ikasleak: hiru hilabeteko oporraldian sartu dira. Nahi genuke guk halakorik!
Gu ez gaude, ez, oporretan; eta, gure lana euskararen kontuei erreparatzea denez, ikertzea okurritu zaigu ea nolakoa izan den 2015eko ekain honetan unibertsitatera sartzeko probaren Euskara eta Literatura atala.
Aste honetan
alabarekin izandako elkarrizketa, telefonoan (Bartzelonan bizi da, Núriarekin –amarekin–):
—Aita, aita!
Eskerrik asko, eskerrik asko! Badakizu zer galdetu diguten selektibitatean,
Lengua Españolan? Katafora bat zer den definitzeko, eta adibide bat jartzeko. Eta klasekoen artean neuk
bakarrik jakin dut, joan den astelehenekoa irakurrita, Murumendiren
gainekoa!
—A, ze ondo! Zerbaitetarako
balio izan dizu orduan nire matrakak. Eta nola definitu duzu?
—Ba…, hau idatzi dut: “Testu bateko hizkuntza
elementua, gero aipatuko den zerbaiti erreferentzia egiten diona”. Ondo dago?
—Nire ustez,
primeran, baina ez dakit zuzentzaileek zer pentsatuko duten, batzuk
arriskutsuak izan litezke-eta. Eta adibidea, zein jarri duzu?
—Zure ohorez, “Honako gailur hauek ikusten dira Murumenditik: Txindoki, Aizkorri, Izazpi, Erlo,
Ernio…”. Eta beste bat, barkatu…: "El Barça ho ha guanyat tot: la Lliga, la Copa i la Champions".
Egunotan, ikastetxeko AJA ('Antolamendu eta Jarduera Araudia'; gazt., ROF) irakurtzen ibili gara eta atentzioa eman digute pasarte batzuek (askotxok). Adibidez, honek:
4. artikulua. Koordinazio didaktikorako organoak
Tutoretzak eta taldeko, etapako nahiz zikloko irakasle taldeak ELBIRA ZIPITRIA HLHIko koordinazio didaktikorako organoak izango dira. Aipatu berri ditugun bi organo horiek, klaustroaren, Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen, didaktika-departamentuaren eta orientazio-departamentuen zuzendaritzapean egongo dira.
Gure galdera hau da: Koordinazio didaktikorako zenbat organo daude gure ikastetxean? Bi? Lau? Zazpi? Benito Lertxundiren abestia kantatzen ari garela ematen du: «Zer egin degu? Zer egiten degu? Zer egingo degu? Koordinatu? Ez, hori ez! Seguru asko, ez!».
Txikitan, esaten ziguten edukazio txarrekoa
zela hatz erakuslearekin gauzak seinalatzea. Askotan, seinalatutakoari
errepararazteko, erakusle bat ateratzen zitzaigun: “Begira hor!”, “Begira, gizon hark nolako sudur luzea duen!”. Logikoa da erakusleak horrela
erabiltzea gure ahozko jardunean, baina… konturatu zarete zenbat aldiz
erabiltzen ditugun erakusleak testu idatzietan ere?
Adibide bat ekarriko dizuegu esandakoaren
frogagarri, Gailurrak eta Goi Lurrak
liburutik ateratakoa eta moldatua:
MURUMENDI
Beasaindarrek eta ordiziarrek estimu handitan
dute Murumendi. Mendi eder hau
Aralar eta Ernio artean dago airoso asko, bi mendizerra horiez gain Gipuzkoako zati oso zabala begien aurrean duela.
Gipuzkoako erdialde horretan mendi garaiagoak badiren arren, irudi lerdenekoa da oso
Murumendi, eta agian horregatik Mari
edo Marimundukok (“Murumendiko Mari”ren metatesia) duen bizilekurik
gustukoenetakoa da.
Igoerarik ezagunena Ordiziatik da. Egutera Bidea kaletik hormigoizko pista bat hartu, eta azken baserriraino joango gara. Handik aurrera dauden gainak saihestuz,
Arrapaizko lepora iritsi, eta tontorra eskura izango dugu. Ehundik gora gailur
ikusten dira egun argitsuetan; besteak beste, honako hauek: Txindoki, Aizkorri, Izazpi, Erlo, Ernio…
Zergatik hainbeste erakusle, testu idatzi
batean ez dagoelarik hatz erakuslea erabiltzerik? Testuaren barruko erreferentziak
egiteko balio dutelako erabiltzen ditugu erakusleak. Baina zein noiz erabili,
hori beste kontu bat da… Murumendiren gaineko testutxoan, esaterako, batzuetan lehen
gradukoak (hau, honako…) ageri dira, eta bigarren (horiez, horretan, horregatik…) eta hirugarren gradukoak (handik) beste batzuetan.
Berriz idatziko dugu, baina oraingoan koloreez
baliatuko gara erakusteko erakusle bakoitzak zeri egiten dion erreferentzia:
MURUMENDI
Beasaindarrek eta ordiziarrek
estimu handitan dute Murumendi. Mendi eder hau(1)Aralar eta
Ernio artean dago airoso asko, bi mendizerra horiez(2) gain Gipuzkoako zati oso zabala
begien aurrean duela.
Gipuzkoako erdialde horretan(3) mendi garaiagoak badiren arren, irudi lerdenekoa da oso Murumendi,
eta agian horregatik(4) Mari edo Marimundukok (“Murumendiko Mari”ren metatesia) duen
bizilekurik gustukoenetakoa da.
Igoerarik ezagunena Ordiziatik da. Egutera Bidea kaletik hormigoizko pista bat hartu, eta azken baserriraino joango gara. Handik(5) aurrera
dauden gainak saihestuz, Arrapaizko lepora iritsi, eta tontorra eskura izango
dugu. Ehundik gora gailur ikusten dira egun argitsuetan; besteak beste, honako hauek (6): Txindoki, Aizkorri, Izazpi, Erlo, Ernio…
Esku artean dugun gaia da
Murumendi bera; beraz, lehen graduko erakuslea: mendi hau.
Lehen aipatutako bi elementuri
egiten zaie erreferentzia, eta izen batez (mendizerra)
ere baliatzen gara erakusleari laguntzeko (ez da erakusle soila); beraz, bigarren graduko erakuslea: mendizerra horiez.
(Modu inplizituan bada ere,) lehen
aipatutako eskualde bati egiten zaio erreferentzia, eta, berriz, izen baten (Gipuzkoako erdialde) sostengua dugu;
beraz, aurreko puntuan bezala, bigarren graduko erakuslea: Gipuzkoako erdialde horretan.
Oraingoan, ez diogu elementu
arrunt bati erreferentziarik egiten, lehen aipatutako testu zati bati baino (irudi lerdenekoa da oso Murumendi:esaldi bat da,ez elementu sinple bat –mendia, baserria, liburua, eskualdea, pertsona…–); beraz, bigarren graduko erakuslea: horregatik.
Lehen aipatutako elementu bati
egiten zaio erreferentzia, baina, bigarren eta hirugarren puntuetan ez
bezala, erakusle soila dugu; beraz, hirugarren graduko erakuslea: handik. Erakusle hori nolabait jantzirik egon balitz (esate baterako izen batez baliatu bagina),
bigarren graduko erakusle bat beharko genuen: “Bizitoki eder horretatik”, adibidez.
Oraingoan, aurreko lau puntuetan
ez bezala, lehen aipatutako zerbaiti erreferentzia egin beharrean, gero
datorren zerbaiti egiten diogu erreferentzia; beraz, lehen graduko erakuslea: honako hauek.
Aurreko batean, akta bat nola eginerakutsi genizuen: nola egituratu, zer itxura eman... (diseinu kontuak). Azalpenetan sartu gabe, eredu bat eskaini genizuen. Gaurkoan, hizkuntza kontuetan sartuko gara.
Izan ere, egunotan KZra iritsi zaigu ikastetxe bateko (beste) akta bat zuzentzeko; eta, beste askotan bezala, esaldi jakin batzuen ordena aldatzen ibili gara. Ezkerreko zutabean ageri dira jatorrizko esaldiak; eskuinekoan, guk proposatutakoak. Horiz markatu dugu bere horretan utzi duguna.
Edozein mintegik har
dezakeela parte, baina dagokion titulazioa eduki behar dutela azaldu du ikasketaburuak.
Ikasketaburuak azaldu du edozein mintegik har
dezakeela parte, baina titulazioa eduki behar dutela.
Ordu kreditua jasotzeko,
titulazioaz gain, beste baldintzaren bat eskatzen duten galdetu du Anak. Ezetz erantzun du ikasketaburuak.
Gainera, datorren kurtsoan, 1. eta 2. mailan, ez dela egongo Historia
ingelesez esan du.
Anak galdetu du beste baldintzaren bat
eskatzen duten titulazioaz gain 6 orduko kreditua jasotzeko. Ezetz erantzun du ikasketaburuak.Eta esan du, gainera, datorren kurtsoan 1. eta 2. mailan ez dela
emango Historia ingelesez.
Aurreko klaustroan
batzorde bat osatu zela kalitatearena berrikusteko gogorarazi du ikasketaburuak.
Ikasketaburuak gogorarazi du aurreko klaustroan
batzorde bat osatu zela kalitatearena ikuskatzeko.
Zertan datzan proiektua azaldu du zuzendariak
gain-gainetik.
Zuzendariak gain-gainetik azaldu du
zertan den proiektua.
Errekuperazioak egin
ondoren estatistikak entregatzea komeni dela azaldu du ikasketaburuak, bestela datuak ez dira
errealak.
Ikasketaburuak azaldu du komeni dela
errekuperazioak egin ondoren estatistikak entregatzea, bestela datuak ez baitira errealak.
Konturatuko zinetenez, subjektua eta aditza aurreratu egin ditugu. Eta ohartuko zineten, gainera, aditz jakin batzuk direla horiek: azaldu, galdetu, esan, gogorarazi... Osagarriak -(e)la edo -(e)n menderagailua duten esaldi luze samarrak izaten dituzte; eta, jakina, oso ohikoak edozein aktatan.
PowerPoint aurkezpen hau daukagu zintzilik Interneten: "Hitzen ordena".
Ba, halakoetan, aditza aurrera eramatearena ez da gure kapritxo bat. Ahoz holako hurrenkera erabiltzen dugu, eta zerbaitengatik izango da: komunikazioa nabarmen errazten duelako. Beraz, uste dugu idatzira ere lasai-lasai ekarri dezakegula molde hori.
KZn egin diguten azken galderetako bat izan da ea zein den egokiagoa lankide bati mezua idaztean amaierako agurrerako: "Agur bero bat" ala "Agur beroa".
Azalpena ematen ari ginela, jakin dugu Aitor Mazok adio esan digula. Horregatik, gaur "agur bero bat, agur bero-beroa... Aitor!" aldarriaren beharra daukagu.
Aitor Mazo, Kontsulta Zerbitzuaren bataioan, KZko bi kiderekin: D. Errobira eta K. Elissalt.
Bihar, apirilak 18, Hizkuntza Eskakizunetako (HE1 eta HE2) azterketa idatzia egin beharko duzue zuetako batzuek. Eman dezagun idazlanetako bat honela planteatuta dagoela:
IDAZLAN LABURRA
Idazlan honek 100 hitz izan behar ditu gutxienez.
Bigarren etxebizitza saldu. Oporrak zeure bigarren etxean eman dituzu oraintsu arte, baina aldatzeko garaia heldu da. Interneten salgai ipintzea erabaki duzu. Hizpide hauek garatu behar dituzu: - Deskribatu etxea eta ingurua. - Zehaztu kokapena eta salneurria. - Erantsi erosteko argudioren bat.
Zer eratako testua egingo duzue: gutuna, txostena, iragarkia...?