Lehengo astean, idatzi genuen blogean gutako
batek musturre esaten duela, eta ez muturra. Eta hura irakurrita, ikasle
batek galdetu zigun: “Zergatik idazten duzue laguna baina lagunE esan?
Zergatik ahoskatzen duzue buruE,
baina burua idatzi? Ikatza dena, inoiz ikEtza esaten entzun dizut…”.
Oso bitxia egin zitzaion bat-bateko erantzuna: “Alferrak
garelako mihia dantzan darabilgunean”. Baina azaldu genion gero zertan den kontu hori.
Fenomenoa labur deskribatzearren: hitzaren barruan /i/
edo /u/ baten ondoko silaban /a/ badago, orduan /e/ ahoskatzen dugu euskaldun
batzuek. "Bokal harmonia" esaten zaio horri, eta beste hizkuntza batzuetan ere gertatzen da noski.

