«Xabiertxo liburu mitikoaren historia errepasatzen duen erreportajea. 1925ean sortu zen, gerra
garaian debekatu egin zuten, eta 50eko hamarkadan isilpean sortu ziren
ikastoletan testuliburu ia bakarra izan zen.» ETB1ek horrela aurkezten du igandean, abenduak 7, gaueko hamar eta erdietan eskainiko digun saioa.
Euskaldun askorentzat izango da interesekoa erreportajea: batzuentzat, gogora ekarriko dutelako umetan Xabiertxorekin zenbat gozatu zuten (irakurtzen bezainbeste irudiak ikusten); beste batzuentzat, orain izango dutelako lehen aldiz liburuaren historiaren eta istorioen berri, eta harrituta geratuko direlako.
Baina irakaskuntzan gabiltzanontzat, gogoetarako bide ere izan liteke. Zenbaitek uste dute euskarazko testuliburuak atzo goizekoak direla, euskara batuarekin jaioak eta, gehienak, gaztelaniatik itzulitakoak. Ba, Xabiertxok 90 urte beteko ditu 2015ean, eta badira beste liburu batzuk ere garai hartakoak edo zaharragoak. Beraz, historia luze samarra dute euskarazko testuliburuek. Eta ez da ariketa txarra oraingoak ordukoekin alderatzea: egileak nor ziren eta zer asmo zituzten, liburuen edukiak, idazkera eta ilustrazioak...
Egileak: Ixaka Lopez Mendizabal eta John Zabalo «Txiki» |
1943an, Buenos Airesen berrargitaratu zen: erbestean. |
Euskaldun askorentzat izango da interesekoa erreportajea: batzuentzat, gogora ekarriko dutelako umetan Xabiertxorekin zenbat gozatu zuten (irakurtzen bezainbeste irudiak ikusten); beste batzuentzat, orain izango dutelako lehen aldiz liburuaren historiaren eta istorioen berri, eta harrituta geratuko direlako.
Baina irakaskuntzan gabiltzanontzat, gogoetarako bide ere izan liteke. Zenbaitek uste dute euskarazko testuliburuak atzo goizekoak direla, euskara batuarekin jaioak eta, gehienak, gaztelaniatik itzulitakoak. Ba, Xabiertxok 90 urte beteko ditu 2015ean, eta badira beste liburu batzuk ere garai hartakoak edo zaharragoak. Beraz, historia luze samarra dute euskarazko testuliburuek. Eta ez da ariketa txarra oraingoak ordukoekin alderatzea: egileak nor ziren eta zer asmo zituzten, liburuen edukiak, idazkera eta ilustrazioak...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina