Askotan entzuten ditugu gure inguruan "Nola esaten da batueraz...?", "Lehen Hezkuntzan, batuaz egin behar dugu derrigor?" eta horrelako esaldiak. Baina... zuzenak dira? Ez, ez dira zuzenak. Erreparatu zer joku dagoen kasu instrumentalarekin (ZERTAZ edo ZEREZ ):
- Gauez egiten dut lan baina Gaur gauean lan handia egingo dut (Gaur
gauez/gauazlan handia egingo dut)
- Metroz etortzen gara lanera baina Zortzietako metroan etortzen gara lanera (Zortzietako
metroz/metroazetortzen gara lanera)
Hala, berdin gertatzen da hizpide dugun kontuarekin ere:
- Hitz egin dezagun euskaraz urteko 365 egunetan baina Euskara batuan hitz egin zidan, nahiz eta jakin ulertuko niola Arizkungo hizkera (Euskara
batuazhitz egin zidan, nahiz eta jakin ulertuko niola Arizkungo hizkera)
- Gipuzkeraz idatzi zituen bere obra guztiak baina Azpeitiko gizpuzkeran idatzi zituen bere obra guztiak (Azpeitiko
gizpuzkerazidatzi zituen bere obra guztiak)
- Euskaraz, frantsesez, ingelesez eta beste hainbat hizkuntzatan mintzatzen da bikain (Euskaraz, frantsesez, ingelesez eta beste hainbat
hizkuntzazmintzatzen da bikain)
Eta batueraz, zer? Kontsulta Zerbitzuko erantzun batean idatzi genuen bezala, hizkuntza eta dialekto batzuen izenek [lurraldearen izena + -era] edo [etniaren izena +
-era] egitura daukate:
- espainiera, galiziera, greziera, kroaziera, hungariera edo magyarrera, albaniera, nederlandera, errusiera, finlandiera edo suomiera, italiera, turkiera…
- bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, nafarrera, zuberera...
Beraz, batua izeneko lurralde edo etniarik ez dagoenez, esan liteke baztertzekoa dela analogiaz sortutako batuera hori.
Amaitu da artikulutxo hau. Beste batean, euskalkiez eta euskara batuaz idatziko dugu (zuzena da oraingoan!); hau da, euskalkien eta euskara batuaren gainean edo euskalkiei eta euskara batuari buruz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina