Koma pobrea da, idazle askok arbuiatua, baina batzuetan sekulako garrantzia dauka testu batean. Inoiz edo behin, esanahiak bereizteko balio du.
Ikusi dezagun hiru adibiderekin:
1. adibidea
Eman dezagun afari bat antolatu dugula lagunekin hauteskundeen emaitzak ospatzeko, eta kontu korronteko diru guztia xahutu dugula horretarako: arkumea eta bisigua erosi ditugu.
2. adibidea (Klasiko bat: -tzeko amaieradunak)
Mendiko bizikleta saldu behar izan dut Kubara joateko dirua eskuratzearren.
Hainbat daude gisa honetakoak:
3. adibidea
Pako Aristiren Euskararen isobarak liburua irakurtzen ari garela, Jose Maria Satrustegiren pasarte honekin egin dugu topo:
Koma ziztrin batek zenbat aldatzen duen!!

- Lehenengo arkumea jango dugu.
- Lehenengo, arkumea jango dugu.
2. adibidea (Klasiko bat: -tzeko amaieradunak)
Mendiko bizikleta saldu behar izan dut Kubara joateko dirua eskuratzearren.
- Ozeanoa zeharkatzeko mendiko bizikleta saldu behar izan dut.
- Ozeanoa zeharkatzeko, mendiko bizikleta saldu behar izan dut.
Hainbat daude gisa honetakoak:
- Irakurtzen ikasteko liburu bat oparitu zidan: Umearen laguna. (Zer oparitu zidan?: Irakurtzen ikasteko propio idatzitako liburu bat)
- Irakurtzen ikasteko, liburu bat oparitu zidan: Xabiertxo. (Irakurtzen ikasteko, zer oparitu zidan?: liburu bat)
3. adibidea
Pako Aristiren Euskararen isobarak liburua irakurtzen ari garela, Jose Maria Satrustegiren pasarte honekin egin dugu topo:
«Nafarroako konkistaren bitartez euskal hizkuntza berrindartzeko ekimen guztiak [...]»Eta bertan endredatura geratu gara: "Nola arraio Nafarroako konkistaren bitartez euskara berrindartu?"
«Nafarroako konkistaren bitartez euskal hizkuntza berrindartzeko ekimen guztiak bertan behera geratu ziren, hizkuntza nazionalek euren hazkunde-hasiera ofiziala izan zuten une berean, eta horrek euskararen normalizazioa zeharo baldintzatu zuen.»Jakina, guztiz alderantziz ulertu behar dela konturatu gara, behin pasarte osoa irakurrita:
«Nafarroako konkistaren bitartez, bertan behera geratu ziren euskal hizkuntza berrindartzeko ekimen guztiak, [...]»
Koma ziztrin batek zenbat aldatzen duen!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina