15/12/17

'Eskerrik' eta beste

Ikasturtearen hasieran, lankide batek esan zigun: "Idatzi beharko zenukete 'eskerrik' horren kontura; ikaragarri ari da zabaltzen, eta jendeak uste du, gainera, zuzena dela". Beste batek, berriz, orain dela gutxi izenburu hau proposatu zigun: "eta, zenbakiekin, bai". Orain arte ez ditugu aipatu ez bata, ez bestea.

Bada, Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan –abenduaren 3an, euskararen egunean–, horiek biak eta beste batzuk izan ziren hizpide Maider Segurolak Ander Altunari egin zion elkarrizketan. Euskararen aje modernoak izan zen gaia.

Segurolak, amaieran, honelatsu agurtu zuen Altuna: «Eskerrik gurekin jolasteagatik, euskararekin egiten ari garenagatik alarmaren tinbrea ukitzen laguntzeagatik. Eta ea dena ondo akabatzen den. Si eske oso erraza da, en plan Mitxelena.»   


Gogaikarria gertatzen da, bai, "Eskerrik! Si eske ni ja nengoen en plan..." entzutea eta nola interpretatu ere ez dakizula gelditzea. Baina ez dakigu alarmaren txirrina jo behar ote dugun horregatik: askotan, kalean horrela hitz egiten duten gazteek badakite unibertsitateko apunteak txukun-txukun idazten, badakite hizkera-mailak bereizten. Badakite araua zein den eta araua hausten.

Hitzak laburtzea modan baldin badago, moderno izan nahi duenak ezin du 'eskerrik asko' luzea esan, ezta 'mila esker' edo 'esker anitz'. Eta zergatik ez 'eskerrak'? Batek daki!

Beste kontu bat da, gure ustez, zenbakiekin gertatzen dena; gaztelaniatik kalkatuta entzuten dituzu honelakoak:



  • bat hamar, tabernan kafea ordaintzerakoan
  • bat hirurogei, ilobari zenbat neurtzen duen galdetzen diozunean
  • Donostia bi mila hamasei, Europako Kultur Hiriburuaz ari direla
  • ...

Horregatik zioen gure lankideak "eta, zenbakiekin, bai".

  1. Neurriak emateko: (euro) bat eta hamar (zentimo), (metro) bat eta hirurogei (zentimetro), hiru (kilo) eta berrehun (gramo)...
  2. Kiroletako emaitzak: lau eta zero, hogeitabi eta hamar...
  3. Zenbakiak (urteak, esaterako): (1789) mila zortziehun eta laurogeita bederatzi...
Adibide modura, eta Gabonetako oporren usainean:

Ondo amaitu dezagula "bi mila eta hamabosgarren" urte hau, eta hobeto hasi 2016a 
(ondo irakurri duzue: "bi mila eta hamaseia"?).










 

1 iruzkin:

  1. Golden Nugget Casino, Reno - Mapyro
    Get directions, reviews 양산 출장마사지 and information for Golden Nugget Casino, Reno located 제주 출장안마 in Reno, NV. Golden Nugget Casino. 1 Broadway Highway, Reno, 청주 출장안마 NV 89119, United 목포 출장샵 States. 아산 출장샵

    ErantzunEzabatu