Orain dela gutxi galdetu ziguten ea nola eman behar den euskaraz "Peace begins with a smile (La paz empieza con una sonrisa)":
Lehenago ere helarazi digute beste batzuek zalantza bera (ZEREKIN ala ZEREZ/ZERTAZ); gure kontsulta zerbitzuko artikulu hauetan daude erantzunak:
"Txartelaz" ala "Txartelarekin"ordaindu?
"Gerrikoz lotu prakak" edo "Gerrikoarekin lotu prakak"?
Ez ditugu errepikatuko haietan esandakoak. Baina esandako horietatik guztietatik, proposatzen dugu Kalkutako Teresaren hitzak honela ematea euskaraz:
Kontua da, ordea, gu hau idazten ari garela sarraskia gertatu dela Parisen (2015eko azaroaren 13a: ostiral gaua).
Esaldiaren formak baino gehiago kezkatu gaitu, orduan, edukiak. Zeren eta:
gerra ere irri zuri batekin hasi zen
"Bakea irribarre batekin hasten da" ala "Bakea irribarre batez hasten da"?
Lehenago ere helarazi digute beste batzuek zalantza bera (ZEREKIN ala ZEREZ/ZERTAZ); gure kontsulta zerbitzuko artikulu hauetan daude erantzunak:
"Txartelaz" ala "Txartelarekin"ordaindu?
"Gerrikoz lotu prakak" edo "Gerrikoarekin lotu prakak"?
Ez ditugu errepikatuko haietan esandakoak. Baina esandako horietatik guztietatik, proposatzen dugu Kalkutako Teresaren hitzak honela ematea euskaraz:
Bakea irribarre batekin (edo bategaz) hasten da.
Esaldiaren formak baino gehiago kezkatu gaitu, orduan, edukiak. Zeren eta:
gerra ere irri zuri batekin hasi zen
Azoreetako hirukotea, 2003 |
edo algara batean.
Blair, Bush eta Aznar: behin betiko bakeari eta ordenari hasiera ematen. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina