15/1/30

Urtarriletik otsailera

Maiz –maizegi, esan beharko genuke–, hautematen dugu geure eskoletan akats larri samar bat egiten dutela ikasketariek hilen izenekin: ‘urtarrilAtik otsailAra’ modukoak egiten dituzte batzuek. Atzo bertan, kontsulta zerbitzura heldu zaigun testu batean, ‘uztailAn’ zuzendu behar izan dugu…

"Urtarrila, otsaila…" esaten dugunean, -a hori artikulua da: izen arruntak dira hilen izenak, eta beraz letra xehez idazten dira (gaztelaniaz eta frantsesez ere bai, baina ez ingelesez!), eta izen arruntak bezala deklinatzen; hau da, artikulua ez da ikusten lekuzko kasuetan.

Urtarril (izotzil, ilbeltz…) /otsail (zezeil…) / martxo (marti, epail…) / apiril (jorrail…) / maiatz (lorail, hostaro…) / ekain (bagil, ereiaro, arramaiatz) / uztail (garagarril, garil…) / abuztu (agorril, dagonil…) / irail (agor, buruil…) / urri (...) / azaro (zemendi, hazil…) / abendu (lotazil...): izen horiek guztiak jasotzen ditu Hiztegi Batuak!

Ikusi dezagun nola deklinatzen diren singularrean haietako bi, bat kontsonantez amaitutakoa eta beste bat bokalez amaitutakoa (salto egingo dugu zuzenean udako oporretara, Jamaikan pasatu genituen egun haiek beti gogoan):

Mugatu singularra
NOR
uztaila
abuztua
NORK
uztailak
abuztuak
NORI
uztailari
abuztuari
NOREN
uztailaren
abuztuaren
NOREKIN
uztailarekin
abuztuarekin
NORENTZAT
uztailarentzat
abuztuarentzat
NON
uztailean (uztailan)
abuztuan
NONGO
uztaileko (uztailako)
abuztuko
NORA
uztailera (uztailara)
abuztura
NONDIK
uztailetik (uztailatik)
abuztutik
ZEREZ
uztailaz
abuztuaz
  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina