15/1/28

Lot gizon zorrotz bat

Bibliako esaldia ote? Ez, aditz sorta bat baino ez da; lau aditzoin baino ez dira: lot (←lotu), gizon (←gizondu), zorrotz (←zorroztu) eta bat (←batu). Identifikatzen zailak dira, ezta?

Kontsulta zerbitzuan, ahalerazko, subjuntibozko eta aginterazko aditzetan, partizipioa erabiltzen dugu aditzoina erabili beharrean, bizkaieraz eta gipuzkeraz hitz egitean halaxe jokatzen dugulako. Baina kontziente gara gaur egungo usadio nagusia kontrakoa dela, nahiz eta Euskaltzaindiak ez duen horrelakorik agindu: aditzoina nagusitzen ari da testuinguru horietan.

  • “Zure lanean oztopatzen bazaitut, bihar etor naiteke...” (guk etorri idazten dugu)
  •  “Baina utz dezagun hori, eta lot gakizkion esku artean dudanari” (guk, lotu)

Konforme. Ez dago arazorik. Erabiltzaile batek testu bat zuzentzeko helarazten digunean, eta aditzoina erabili duela ikusten badugu, errespetatu egiten diogu hautua, jakina.

Dena dela, badago arazotxo bat: badakigu beti zein den aditz baten aditzoina? Hona hemen zerrenda bat:
Partiz.
Aditzoina
Partiz.
Aditzoina
Partiz.
Aditzoina
ikasi
ikas
ibili
ibil
erakutsi
erakuts
askatu
aska
aztertu
azter
mamurtu
mamur
ireki
ireki
izeki
izeki
itxi
itxi
erre
erre
egin
egin
bota
bota

Baina denak ez dira horren errazak. Esaterako, aditz eratorrietan (izenetatik, izenondoetatik… datozen aditzetan), bina aukera onartzen ditu Euskaltzaindiak, bere 28. arauan:
Partiz.
Aditzoina1
Aditzoina2

Partiz.
Aditzoina1
Aditzoina2
gizondu
gizondu
gizon

izoztu
izoztu
Izotz (izoz)
zorroztu
zorroztu
zorrotz (zorroz)

handitu
handitu
handi
batu
batu
bat

bereganatu
bereganatu
beregana
etxekotu
etxekotu
etxeko

etxeratu
etxeratu
etxera

Hori ikusita, nola jokatu? Bi aholku emango dizkizuegu:

1/ Erabili beti irizpide bera: edo beti partizipioa, edo beti aditzoina.

  •  Aztertu dezagun nola hartu ditzakegun erabaki egokiak.
  • Azter dezagun nola har ditzakegun erabaki egokiak.
  • Aztertu dezagun nola har ditzakegun erabaki egokiak.

2/Aditzoina erabiltzea aukeratzen baduzue, erabili -tu/-du amaierako aditzoinak aditz eratorrien kasuan:

  •  Gizartean justizia nagusi dadin, apur ditzagun ekonomiaren kateak → Gizartean justizia nagusitu dadin, apurtu ditzagun ekonomiaren kateak
  •  Argi iezaguzu nola zorrotz dezakegun labana→ Argitu iezaguzu nola zorroztu dezakegun labana


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina