- Nahi bazenu_,berehala etorriko zinateke. (Txarto)
- Nahi bazenu_, berehala etorriko zinateke. (Txarto)
- Nahi bazenu,berehala etorriko zinateke. (Txarto)
- Nahi bazenu, berehala etorriko zinateke. (Ondo)
Puntuaren, komaren, puntu eta komaren eta bi
puntuen aurretik, ezin da zuriunerik utzi; ondoren, berriz, utzi behar da zuriunea.
Eta etenpuntuen
aurretik?
- Denak etorri ziren Lorearen festara: Nati, Luisa, Tere, Natxo, Santi_… (Txarto)
- Denak etorri ziren Lorearen festara: Nati, Luisa, Tere, Natxo, Santi… (Ondo)
Etenpuntuen aurretik, zuriunerik ez. Badakizue hurrengorako...
Eta galdera- eta harridura-marken aurretik?
- Zergatik erabaki zenuen hauteskundeetara aurkeztea_? (Txarto)
- Zergatik erabaki zenuen hauteskundeetara aurkeztea? (Ondo)
Galdera- eta harridura-marken aurretik, zuriunerik
ez!
Eta parentesiekin, marra parearekin eta komatxoekin, nola
jokatu?
- Joanes Etxeberri (_Sara, 1668 - Azkoitia, 1749_) euskal idazlea eta sendagilea izan zen. (Txarto)
- Joanes Etxeberri (Sara, 1668 - Azkoitia, 1749) euskal idazlea eta sendagilea izan zen. (Ondo)
- «_Maitea, non zara? –_galdetu zion Joanesek_–. Nik ez zaitut ikusten_» (Txarto)
- «Maitea, non zara? –galdetu zion Joanesek–. Nik ez zaitut ikusten» (Ondo)
Parentesiak, marra parea
eta komatxoak, «besarkatzen» duten
testuari pega-pega eginda.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina