15/1/9

Euskararen arrastoak beste hizkuntzetan

Oporretan, hala tokatzen baita, jolasean ibili gara euskararen jatorria eta ahaidetzak hizpide hartuta. Orain, lanera itzulita, txantxak utzi eta serio jarriko gara. Baina, zergatik ez segitu hizkuntzarekin jolas egiten?

Horretarako, pare bat ariketa proposatuko dizuegu.

1. Badakizue gaztelaniazko hitz hauetatik zein diren euskaratik hartutakoak?
aguín, aquelarre, arangorri, arrabio, bardo, betarraga, bolo, cartolas, cencerro, cenzaya, chaparro, chatarra, chirimbolo, chistera, chistorra, chueca, esguín, fardel, gabarra, ganzúa, guiri, izquierdo, jorguín, lamia, laya, lurte, mochil, muga, órdago, orzaya, peto, sabaya, sarama, sinsorgo, zaborra, zacuto, zamarra, zurrón.
Bete-betean asmatzen duenari, bost puxtarri!

2. Nor zen Etienne de Silhouette? Zer hitz arrunt dator abizen horretatik? Nola idazten da (hitz arrunt hori) danieraz, euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz, hungarieraz, italieraz, letonieraz...?


Beste bost puxtarri, erantzun onena ematen digunarentzat!

Eta inork erantzuten ez badigu, geuk emango dugu azalpena datorren astean. (Eta puxtarriak, guretzat!)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina