15/1/16

Ingerada, silueta eta dintornoa

Aurrekoan (gaur zortzi), galdera batzuk egin genituen; eta ez dugu erantzunik jaso: ñi-ñi-ñi...! (Negarrez ari gara). 

Nor zen Etienne de Silhouette?
Ondo erantzun erraza: Finantza ministroa, Frantzian, 1759ko martxotik azarora, errege Luis XV.a zela. Aita Baionakoa zuen; eta abizena, frantses grafia gora-behera, hau: Zuloeta edo Zulueta. (Wikipedia
Zein hitz arrunt dator abizen horretatik?  
Erantzuna, erraza baino errazagoa: ingerada (Wikipedia).
Beste hizkuntzetakoek ez digute kasurik egin, eta honelakoak aukeratu dituzte: silhuet (daniera), silhouette (frantsesa), silueta (gaztelania), silhouette (italiera), silhueta (portugesa), siluetti (suomiera)... 

Euskaltzaindiaren Hiztegian, jasota dago silueta
1 iz. Hondo argiago batean nabarmentzen den objektu baten forma. 
2 iz. Objektu baten inguru lerroa.
Baina Euskaltzaindiaren Hiztegian ez da ageri ingerada. Bai, ordea, Orotariko Euskal Hiztegian: 
ingerada. (V-ple) 'contorno' A. Cf. inguru.
Hortik aurrera, hiztegi guztietan ibili gara arakatzen, sartu gara Interneten... batek daki non! Azkenean, txorabioa egin zaigu (ingerada, ingurua, isla, profila, soslaia, silueta...). Beno, ba, denak dira sinonimoak, eta kitto!, ezta? Bai: ulertuko diogu elkarri bata zein bestea erabili gure elkarrizketetan. 
Baina Arte Ederretan, beste jakintza arloetan bezala, terminoak finkatu beharra dago. Eta, hala, marrazteko teknika batzuk bereizteko, hizpide ditugun hitzak honela erabilita ikusi ditugu sarean:

INGERADA contorno contour

SILUETA silueta silhouette



DINTORNOA dintorno dintorno





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina