Joan den astean, zenbait irakasle baskoiren aurrean gure zerbitzua aurkezten ari ginela, eztabaida sortu zen: orrialde batean eta bi zutabetan euskaraz eta erdaraz gutun bat (esate baterako) idazten dugunean, non kokatu behar da euskarazko zatia, euskara lehenesten dugula nolabait aditzera emateko?
"Ba, niri, diseinatzaile grafiko batek esan zidan eskuinean jarri behar dela nabarmendu nahi duzuna", hasi zitzaigun kexaka entzule haietako bat, nola jokatzen dugun ikusita... Guk, berriz, geureari eutsita: "Orrialde batean, begiak ezkerreko zutabera joaten dira automatikoki...".
KZko kideok ez dugu ezer asmatzen. Iturri askotatik edaten dugu, eta autoritateek diotenari jarraitu besterik ez dugu egiten, eta orakuluak zuentzat interpretatu. Esan liteke haien eta zuen arteko zubilana egitea dela gure betebeharra: pontifizeak (pons,-tis "zubi" eta -fice "egile", zubigileak) gara.
Hala, bi hizkuntzatan datozen testuak zuzentzeko orduan, IVAPeko estilo-liburua izaten dugu makulu, eta uste dugu balio duela gure herrena ezkutatzeko. Fan klubekoek esaten digute ondo polito/txukun geratzen zaizkigula gutunak:
Amaitzeko: hurrengo batean azalduko dugu nola jokatu zutabeka idatzi beharrean orrialdeka idazten badugu...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina