Etorri zitzaigun Ixabel, lehengo egunean, pixka bat amorratuta.
Zergatik? Bada, bezperan, arropa lixatzen ari zela (etxeko lanak egiten), alaba
hasi zitzaiolako galdezka (erdi negarrez, eta etxeko lanak egiten hura ere):
—Ama, zer da "erabil bedi"?
—Alan ibilli biozule!
Euskaltzaindiaren arauak buruz ikasi behar zituen! Zer, eta Literatura Tailerrerako!!! Sara zintzo-zintzoa da, eta AndereƱok edo Maixuk edo beste edozein irakaslek agindutakoa zuzen-zuzen eta egunez egun bete izan du beti. Eta, hala, arratsalde osoa eman zuen “arauak ikasten” eta laburpenak egiten.
Adibidez:
—Ama, zer da "erabil bedi"?
—Alan ibilli biozule!
Euskaltzaindiaren arauak buruz ikasi behar zituen! Zer, eta Literatura Tailerrerako!!! Sara zintzo-zintzoa da, eta AndereƱok edo Maixuk edo beste edozein irakaslek agindutakoa zuzen-zuzen eta egunez egun bete izan du beti. Eta, hala, arratsalde osoa eman zuen “arauak ikasten” eta laburpenak egiten.
Adibidez:
BA-
ETA GABE-REN IDAZKERA
Ba- elkartuta idatzi behar da, baina gabe bereizita.
·
Hurbiltzen
bazara, azalduko dizut.
·
Irakaslerik
gabe egon gara gimnasiako orduan.
Lau orrialde eta erdi bete zituen horrekin eta
beste hauekin (hurrenkera bitxi honetan):
Ordinalen eta
banatzaileen idazkera; -go atzizkia eta
izen multzokariak; Diptongoz bukatzen
diren izenen deklinabidea; -ARI (-lari)
atzizkiaz; -ARI / -ARIO;
Arrain, usain,
artzain; Aurrealde edo
aurreko alde; Benetako. Ohiko;
Betiko eta horren
kideak; Ene/nire, nirekin,
niri; Nor/nortzuk,
zer/zertzuk, zein/zeintzuk; Baitu, baikara,
bainaiz; Iritzi; -z gero;
Zehargaldera orokorretako
aditz-atzizkia: -(e)n eta -(e)netz; Data nola adierazi; Orduak nola esan.
Sara
2000. urtean jaio zen; arau horiek, berriz, 1994 eta 2001 artean: Sara baino
zaharragoak dira!
Euskaltzaindiaren
arau zaharrak (ez dira berriak,
batzuek hala uste izan arren) jasota daude dagoeneko edozein
hiztegitan, edozein estilo-liburutan, gramatiketan... Idazten ari garela zalantzak
baditugu, horietan begiratzen dugu. Eta iruditzen zaigu horretan trebatu behar
direla DBHko ikasleak ere.
Gaurkoz
besterik ez, baina berriz helduko diogu arauen kontu honi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina