14/11/17

Alien bat paragrafoan

Zein izan zen baskoien lurraldea? Ptolomeo historialariaren arabera, baskoien jatorrizko lurraldearen muina gaur egungo Nafarroa izan zen, eta Aragoiko ipar-mendebaldea. Itsasoraino heltzen zen, Bidasoaren bokaleraino, Irun-Hondarribian. Uste da denek edo ia denek euskaraz egiten zutela. Hegoaldean eta ekialdean, gaur egungo Huescako eta Zaragozako zenbait eskualde hartzen zituen; besteak beste, Cinco Villas (Exea, Sause, Deustia, Sadaba eta Uncastillo) eta Jakarainoko korridore bat. Iparraldean, Pirinioez beste aldeko akitaniarrak, seguruenik, baskoien ahaideak ziren.

Zuzena da? Espero dezagun euskaraz behintzat zuzena izatea, eta lehen irakurraldian arazorik gabe ulertzea. Baina badauka arazo bat: zer arraio egiten du hondo berdez nabarmendu dugun esaldiak hor txertatuta? Alfer-alferrik dago hor, ez baitauka zerikusirik baskoien lurraldearekin. Irudiko sagar ustela bezalakoa da:



Gogoratu: paragrafoak nolabaiteko batasuna izan behar du jorratzen duen gaian, eta esaldiek ondo ordenatuta egon behar dute.
Beraz,
Zein izan zen baskoien lurraldea? Ptolomeo historialariaren arabera, baskoien jatorrizko lurraldearen muina gaur egungo Nafarroa izan zen, eta Aragoiko ipar-mendebaldea. Itsasoraino heltzen zen, Bidasoaren bokaleraino, Irun-Hondarribian. Uste da denek edo ia denek euskaraz egiten zutela. Hegoaldean eta ekialdean, gaur egungo Huescako eta Zaragozako zenbait eskualde hartzen zituen; besteak beste, Cinco Villas (Exea, Sause, Deustia, Sadaba eta Uncastillo) eta Jakarainoko korridore bat. Iparraldean, Pirinioez beste aldeko akitaniarrak, seguruenik, baskoien ahaideak ziren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina