Agur esan genizuen ekainaren 24an, baina agindu ere bai "laster" itzuliko ginela. Denboratxo hori, azkenean, lau hilabetekoa gertatu da: A zer lotsa! Ez pentsa, hala ere, egonean egon garenik (edo lau hilabeteko oporrak izan ditugunik). Kontsulta zerbitzura heldu zaizkigun galderei erantzuten eta testuak zuzentzen ibili gara, buru-belarri.
Beti bezala, era askotako galderak egin dizkiguzue: terminologia kontuak, puntuazioaren gainekoak, hitzen idazkeraz... Zuzendu ditugun testuak ere tipo askotakoak izan dira: eskolarako apunteak, gurasoentzako oharrak, gelako araudiak...
Badakizue horiek guztiak gure erantzunen datu-basean dituzuela eskuragarri. Adibidez:
Hemendik aurrera, txintxo-txintxo emango dizuegu jasotzen dugunaren berri. Eta –bloga abian jarri genuenean esan bezala– inork galdetzen ez dizkigunak ere izango ditugu hizpide, merezi duela irizten badiogu/badiozue.
Oso-oso serio ari gara lanean. |
Badakizue horiek guztiak gure erantzunen datu-basean dituzuela eskuragarri. Adibidez:
- Jakin nahi duzue nola esaten den euskaraz "craneofacial"? Horixe izan da ikasturte honetako lehen galdera (irailaren 2an jaso genuen), eta hemen duzue erantzuna.
- Ondo esanda ote daude "egongo denaren ustean", "etorri delaren berria" eta antzekoak? Ziur ez bazaudete, begiratu hemen.
- Eskolarako "birziklatzeko gida" bat idatzi behar duzuela? Oso eredu txukuna bidali digute.
- Beste hau, berriz, lagungarri izan dakizueke ikasleekin gelako arautegi bat adosteko.
- ...
Hemendik aurrera, txintxo-txintxo emango dizuegu jasotzen dugunaren berri. Eta –bloga abian jarri genuenean esan bezala– inork galdetzen ez dizkigunak ere izango ditugu hizpide, merezi duela irizten badiogu/badiozue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina