15/12/10

Apurka-apurka



Hitz egiten dugunean, den-denok erabiltzen ditugu makulu-hitzak. Tarteka-marteka ihes egiten digute, konturatu gabe. Modu guztietakoak izan daitezke: bueno, tira, bale?, bai, ezta?, nolabait… Baina, denen artean, deigarrienetako bat apur bat betegarria da.
Eman dezagun, adibidez, honelakoak entzuten ditugula hitzaldi batean:
Azalduko dizuet diseinuaren munduan apur bat zeintzuk diren punta-puntako materialak.
Materialen artean, egurra, beira eta metala izaten dira, apur bat, erabilienak.

Testuinguru horretan, ziurrenik, hizlariak zehatz-mehatz azalduko ditu diseinuzko asmakizunak egiteko material onenen ezaugarriak. Zer dela eta erabiltzen du, orduan, "apur bat"?

Bada, ahozko diskurtsoan beti behar izaten ditugulako esaldiak osatzeko hitz betegarriak. Hutsuneek eta isiltasunek beldur ematen digute, eta nahiago izaten dugu esango duguna nola edo hala arindu. Baina, batzuetan, hobe da esango dugun hori pentsatzeko denbora tartetxoa hartzea isiluneak ahozko diskurtsoak antolatzeko trikimailu paregabeak dira hitzok apurka-apurka esateko, eta apur bat bezalako makuluak, apur bat edo pitin bat besterik ez erabiltzeko.

2 iruzkin: