14/12/19

Ez adiorik

 ジャマイカの日我々は勝った冬の夏
Jamaika yu hi
Wareware wa katta
Fuyu no natsu

Merezi dugu.
Hamaika gau Jamaikan.
Neguan, uda

Japoniatik heldu zaigun haiku (俳句) horrekin esango dizuegu agur, baina ez adiorik. Urtarrilean bueltatzen garenean, berriz ere izugarrizko entusiasmoa jarriko dugu gure lanean, eta zuek ere bai.



IRALEren kontsulta zerbitzua
Hasiko zarete galdezka, eta guk poz-pozik, azkar-azkar eta ahalik eta argien erantzungo dizuegu.

  • Nola esaten da cabalgata?
  • Ondo itzuli dut...?
    • Bai, baina uste dugu hobetu egin daitekeela, honela: (...)
  • Marratxoa behar du burdin meak?
  • Non begiratu dezaket nola idatzi testuak bi hizkuntzetan?
  • Badago materialik euskarazko onomatopeiak lantzeko?
  • Zuzenduko didazue ikastetxeko Hizkuntza Proiektua?
    • Bai, jakina.
  • Ez dut ulertzen Euskaltzaindiaren 34. araua.
    • Gure datu-basean, badaukagu horren gaineko artikulutxo bat idatzita, baina saiatuko gara argiago azaltzen adibide gehiagorekin.

Eta horrela!

Bistan da ez zaituztegula bakean utzi nahi ezta Eguberrietan ere. Hamaika esteka (10+1) jarri dizkizuegu: debereak –garai batean maisu-maistrek agintzen zizkiguten bezala–.

Oharrak:

1. Ez egin klik jamaika (h-a ajoskatzen jasi gara, bat-batean!) esteka horietan urtarrilaren bigarren hamabostaldira arte (ez gara nor oporretarako etxeko lanak agintzeko). 
2. Hala ere, ez esan inori, baina bakazioetan aldean eramaten ditugu ordenagailua, tableta, telefoninoa, Euskaltzaindiaren hiztegia oraingoz, paperean bakarrik dago... (lanabes guztiak!). Egunean hiruzpalau aldiz begiratzen dugu ea kontsultarik dagoen; beraz, badakizue: behar izanez gero, kasu egingo dizuegu Jamaikatik bertatik.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina