15/6/19

Erakuslerik gabe nabigatzen testuan, kontakizun hunkigarri bat makulu

Erreferentziak egoki egitea da testu bat ona izateko bete behar den baldintzetako bat, eta horregatik, denbora gutxian, bi artikulu argitaratu ditugu auzi horren gainean. Lehenengoan, esan genuen erakusleez baliatzen garela maiz erreferentzia horiek egiteko, eta kataforen kasua aztertu genuen bigarrenean.

Gure ikasleei erakusleena ikusarazten diegunean, baina, batzuetan ez dugu emaitza onik lortzen: ikasten dute kataforetan lehen graduko erakusleak erabiltzen direla, eta bigarren eta hirugarren gradukoak anaforetan, baina, zoritxarrez, behin ikasita, erakusleak neurri gabe pilatzen hasten dira.

Erreferentziarik dotoreenak oharkabean irakurtzen ditugunak izaten dira. Eta, tipologia nolakoa den, teknika batzuk edo beste batzuk lehenesten dira hizkuntza bakoitzean. Hala, euskaraz, NOR, NORK eta NORI kasuetan doazenak aditzetan integratzen direnez, gehienetan aditz soila izan daiteke erreferentzia askoa.

Leslie eta ama May.


Horren frogagarri, Interneten aurkitu dugun testu luze samar (eta baita gogorra ere) bat euskaratu dugu zuentzat, irakurritakoan oso hunkituta geratu baikara. Leslie Lemke (Milwaukee, 1952) da protagonista, autista eta musika-birtuoso bat. Ikusiko duzuenez, hainbat eta hainbat aldiz egin behar izan diogu erreferentzia, baina ez dugu erakusle bat bera ere erabili (izena errepikatzen denean eta aditza jokatua denean bakarrik nabarmendu ditugu erreferentziak, baina aditz ez-jokatu askotan ere badaude):



Leslie Lemke-k ez zuen hasiera zoragarririk izan bizitzan. Gabezia larriekin jaio zen, eta medikuek, hori dela eta, begiak atera behar izan zizkioten. Amak adoptatu zezaten abandonatu, eta May Lemke izeneko erizainak (artean 52 urte zituela, eta 5 ume hazten ari zela, bereak) hartu zuen semetzat, sei hilabete zeuzkanean.
Umea zela, eztarritik behera bultzatu behar izaten zioten jana Leslie-ri, nola irentsi erakusteko. 12 urte izan arte, ezin izan zen zutik jarri. 15ekin, azkenean, ikasi zuen ibiltzen (May-k bere gorputzarekin lotu behar izaten zuen, uhalez, Leslie-ren gorputz hauskorra, pausoz pauso irakasteko nola ibili).

16 urterekin, loratu egin zen. Egun batean, May-k, gau erdian esnatu, eta Txaikovski-ren Pianorako 1. kontzertua jotzen aurkitu zuen Leslie. Nahiz eta ez eduki inolako formaziorik musika klasikoan, hutsik egin gabe jotzen ari zen konposizioa, behin bakarrik entzunda izan arren, apur bat lehenago, telebistan.

Egun hartatik aurrera, musika estilo guztiak jotzen hasi zen, ragtime-a zein klasikoa zein beste edozein. Txaikovskiren konposizioarekin bezala, nahikoa zuen behin bakarrik entzutea musika lan bat perfektu jotzeko. Oso famatua egin zen, AEBko telebista nazionaletako hainbat programatan parte hartuta. Osasuna okerrera egiten hasi zitzaion arte ere, mundu zabalean eman zituen kontzertu asko.

Erkatu ezazue jatorrizko bertsioarekin, merezi du-eta jabetzea nola hizkuntza bakoitzaren gramatikaren araberakoa den erreferentziak egitearena: 
Leslie Lemke didn't have a great start in life. He was born with severe birth defects that required doctors to remove his eyes. His own mother gave him up for adoption, and a nurse named May Lemke (who at the time was 52 and was raising 5 children of her own) adopted him when he was six months old.
As a young child, Leslie had to be force-fed to teach him how to swallow. He could not stand until he was 12. At 15, Leslie finally learned how to walk (May had to strap his fragile body to hers to teach him, step by step, how to walk).

At 16 years of age, Leslie Lemke bloomed. In the middle of one night, May woke up to find Leslie playing Tchaikovsky's Piano Concerto No. 1. Leslie, who has no classical music training, was playing the piece flawlessly after hearing it just once earlier on the television.

From then on, Leslie began playing all styles of music from ragtime to classical. Like the Tchaikovsky piece, he only has to hear the music once in order to play it again perfectly. He became famous after being portrayed in national television shows. Before his health started to deteriorate, Leslie gave many concerts around the world.




 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina