Lehengo astean, idatzi genuen blogean gutako
batek musturre esaten duela, eta ez muturra. Eta hura irakurrita, ikasle
batek galdetu zigun: “Zergatik idazten duzue laguna baina lagunE esan?
Zergatik ahoskatzen duzue buruE,
baina burua idatzi? Ikatza dena, inoiz ikEtza esaten entzun dizut…”.
Oso bitxia egin zitzaion bat-bateko erantzuna: “Alferrak
garelako mihia dantzan darabilgunean”. Baina azaldu genion gero zertan den kontu hori.
Fenomenoa labur deskribatzearren: hitzaren barruan /i/
edo /u/ baten ondoko silaban /a/ badago, orduan /e/ ahoskatzen dugu euskaldun
batzuek. "Bokal harmonia" esaten zaio horri, eta beste hizkuntza batzuetan ere gertatzen da noski.
Hori ulertzeko, jakin behar dugu nola mugitzen
dugun mihia bokal bakoitza ebakitzeko:
- /a/: mihia behe-behean, eta ahoa irekita.
- /i/: mihia gora eta aurrera.
- /u/: mihia gora eta atzera (eta ezpainak biribilduta).
- /e/: mihia erdiko altueran eta aurrera.
- /o/: mihia erdiko altueran eta atzera (eta ezpainak biribilduta).
Egizue proba!
Arrapaladan, Bereterretxe, zirimiri, Dorronsoro, kukuxumuxu…:
horrelakoak gustatzen zaizkigu guri, horietan ez dugu-eta mihia mugitu behar bokalak
ebakitzeko (kontsonanteak ebakitzeko bai, noski). Beraz,
/i/ edo /u/ bat ebaki ondoren (mihia goi-goian
daukagula) /a/ bat ebaki behar badugu (mihia behe-behera eraman behar: a ze
nekea!), erdibidean geratzen gara, eta /e/ ahoskatu.
Batzuetan, gainera, bi hitz direnean ere gerta
litezke horrelakoak (kolpe berean ahoskatu behar dira):
mutil bat → /mutil bet/apurtu da → /apurtu de/
Beste batzuetan, erabatekoa da prozesua;
bizkaierazko eremu batzuetan, esaterako:
Koldo Zuazoren hitzetan (Euskalkiak. Herriaren lekukoak, Elkar, 2003), ia Hego Euskal Herri osoko fenomenoa da, salbu eta Gipuzkoako iparraldean eta Nafarroako iparralde gehienean (Bortziriak, Malerreka eta Bertizarana, batetik; Aurizberrin hasi eta Erronkari bitartean, bestetik). Gertatzen den eremuko hizkera guztietan, gainera, ez dauka indar bera: batzuetan, ia sistematikoa da; beste batzuetan, artikuluari bakarrik dagokio... Eta mugatuta dago historikoki: une jakin batetik aurrera euskaran sartu ziren hitzetan askoz gutxiagotan aplikatzen da araua; indaba, makina... esaten dugu gehienok, eta ultramorea, infragorria, klima, bufanda… (eta ez ultremorea, infregorri, klime, bufenda...: ez gara hain-hain bereziak!).ixan (izan) → /ixen/ → /ixin/
ikasi → /ikesi/ → /ikixi/
Durango → /Durungo/
urratu → /urrutu/
areitza (haritza) → /aratxa/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina