Egunotan kartel batzuk euskaraz nola eman erabakitzeko Google-n saltsatzen ibili garelarik, antologiarako perla honekin egin dugu topo:
Zuetako askok WhatsApp bidez jasoko zenuten, edo Twitterren ikusi. Berrian argitzen dute nola gertatu zen eta non: Ondarroan. Baina Urdulizen ere ez dira hankamotz gelditu:
Sustatun ikusi dugu beste toki batzuetan ere gertatu direla halakoak: Galesen, Txinan... Istripua beti da bera, bistan da: mezu elektronikoak oso-osorik eraman dituzte karteletara. Zergatik hori? Seguruenik, idatzi dituenak ez duelako erabili ez puntuazio-markarik, ez beste baliabide grafikorik. Askotan, modu informalean idazten ditugu mezuak, guatsapak... Eta horrexek eduki dezake grazia –arauak apurtzeak, alegia– lagunartean gabiltzanean, behintzat. Tartean diru publikoa dagoenean, ordea...
Nola idatziko genuke guk lehenengo mezua? Aukera asko dauzkagu:
Bigarren kasuan ere antzera jokatuko genuke: ondo bereizi mezuaren bi zatiak.
Beste kontu bat da ea itzulpena bera egokia den; eta, horrekin batera, betiko galdera da ea zergatik idatzi behar den lehenengo erdaraz eta, gero, hura euskaratu. Ez gara ezer berririk esaten ari, baina komeni da tarteka gogoratzea, gaixotasunak irauten duen bitartean, erremedioa bilatu behar dela.
Hamar hitz, eta zazpi sobera! Eta "h" bat faltan. |
Zuetako askok WhatsApp bidez jasoko zenuten, edo Twitterren ikusi. Berrian argitzen dute nola gertatu zen eta non: Ondarroan. Baina Urdulizen ere ez dira hankamotz gelditu:
Honetan, bost hitz bakarrik daude lekuz kanpo. |
Nola idatziko genuke guk lehenengo mezua? Aukera asko dauzkagu:
1. Alboko kakotxak erabili, edo letra larriak.
«Baimenduak izan ezik» bat eskatu nizun, baina eskatu bi holakoak.
BAIMENDUAK IZAN EZIK bat eskatu nizun, baina eskatu bi holakoak.2. Esaldiari buelta eman, eta bi puntu erabili; gainera, letrakera lodiaz baliatu gaitezke garrantzitsuena azpimarratzeko.
Bat eskatu nizun, baina bi kartel behar ditugu holakoak: BAIMENDUAK IZAN EZIK.3. Eta, zalantza izpirik egon ez dadin, kartela bera irudikatu dezakegu.
Bat eskatu nizun, baina bi kartel behar ditugu holakoak:
Bigarren kasuan ere antzera jokatuko genuke: ondo bereizi mezuaren bi zatiak.
Hemen duzu kartelaren testua, euskaratuta:
HIGIENE ETA SEGURTASUNAGATIK, ETXEKO ANIMALIAK EZIN DIRA SARTU.
Beste kontu bat da ea itzulpena bera egokia den; eta, horrekin batera, betiko galdera da ea zergatik idatzi behar den lehenengo erdaraz eta, gero, hura euskaratu. Ez gara ezer berririk esaten ari, baina komeni da tarteka gogoratzea, gaixotasunak irauten duen bitartean, erremedioa bilatu behar dela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina