R600 ikastaroan, Euskalgintza arloan, euskal kazetaritzaren historia jorratzen dugu, besteak beste. Joan den mendeko 30eko hamarkada nabarmentzen dugu gehien, euskal gizartea bor-bor baten egon zelako Primo de Riveraren diktadura amaitu eta gerra zibilaren artean.
Gaur, 1933ko perla bat eskaintzen dizuegu, KZko kide baten osaba Teofiloren etxeko ganbaran aurkitutakoa, Pasaian: komunisten Euskadi Roja astekariaren azal bat, maiatzaren 1ekoa.
Gehienbat, erdarazko testuak izaten ziren Euskadi Rojakoak, baina zenbaki guztietan euskarazkoren bat ere ateratzen zuten, bai baitziren euskaraz zekitenak alderdi komunistan (batez ere Gipuzkoan): osaba Teofilo bezala (Legutioko batailan borrokatu zen, Rosa Luxemburg batailoian), Euzko Jaurlaritzako Herri Lan sailburu Juan Astigarribia eta beste asko.
Hala, 1933ko maiatzaren 1eko zenbakian, 13. orrialdea ia osorik dago euskaraz:
Eskuinaldean ageri den olerkia aldatuko dizuegu hona:
Amaitzeko, jakinaraziko dizuegu nola iritsi sekulako altxor batera, garai haietako aldizkari asko eta asko PDF formatuan eskaintzen dituen web-orrira: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hemeroteka Digitala.
Egin klik aurreko estekan, eta murgildu gure iraganean: Donostiako Argia, gerra aurreko astekaria; Ipar Euskal Herriko Eskualdun Ona; Bilboko Euzko; Poxpolin komikia...
Ta disfrutau guziona dan orrekin!

Uste dugu ez duzuela inolako arazorik izango ulertzeko, grafia gorabehera. Bi hitz baino ez dira euskara garbikoak: ludi (= lur) eta orobazkun (= komunista/komunismo); bi-biak (ludi eta bazkun), Sabino Aranak asmatutakoak.
¡Eusko Nekazariak!Mendi gailurren gañetikdator abotz indartsua,egian abotz goxoa...¡Orobazkunen oyua!Edo nun zuben lanakinbizi zeraten guziak;uztarriakin lotutazaudeten nekazariak;itsasoakin biziayoka oiduten anaiak;¡goraldu zuben biotzakt´adi zer dion EGIAK!INORENA EZ DALAKO EZERGUZIA GUZIONA DA:ara zer dion egiakegirik ludian bada.Zeñena da, nekazari,lan egiten dezun lurra?zurea ta erriarenaugazabana ¡secula! Lurra da bere izardiazlantu oidubenarena,ez besten izardiakinbizi naidubenarena.Zer egin biardezutenEuzko nekazari danak?orobazkunera etorrit´alkarturik, landu lurrak.Lurrak ematen dubenaIzan dedila zubentzateta arrikozkorrak utzilan egiten ezdubenentzat.Azko dubenai kendut´artu bakoitzak berea.naibada gizatarteanbizi dedila pakea:langilleantzat zoruna,alperrarentzat gosea,ara ser dan, gizonak,Orobazkunan legea.Mendi gailurren gañetikdator abotz indartsua,egian abotz goxoa...¡Orobazkunen oyua!Praxku.
Amaitzeko, jakinaraziko dizuegu nola iritsi sekulako altxor batera, garai haietako aldizkari asko eta asko PDF formatuan eskaintzen dituen web-orrira: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hemeroteka Digitala.
Egin klik aurreko estekan, eta murgildu gure iraganean: Donostiako Argia, gerra aurreko astekaria; Ipar Euskal Herriko Eskualdun Ona; Bilboko Euzko; Poxpolin komikia...
Ta disfrutau guziona dan orrekin!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina