15/4/29

Herrialdeak, herritarrak, hizkuntzak... eta "Berria"ren estilo liburua

Aurreko batean, galdetu genizuen ea euskaraz nola eman behar diren hizkuntza hauen izenak: English, French, Chinese, Italian, Korean, Spanish, Thai, German eta Russian.

Ba, hemen erantzuna:

Kontsulta zerbitzura holako galderak iritsi izan zaizkigunean, erantzunetan Euskaltzaindiaren 38. araua aipatu izan dugu ("Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak"). Bertan sartu bazarete, ikusiko zenuten zerrenda luze-luze bat honela antolatuta:

Hau zerrendaren hasiera baino ez da, bistan denez.



Akademiaren lana da euskara estandarra finkatzea, eta horregatik jotzen dugu haren web orrira zalantzaren bat dugunean. Noizbait, telefonoz ere deitu diegu; edo Obabatik Bilbora jaitsi garenean, bisitatu ere bai.

Euskaltzaindiaren egoitza Bilboko Plaza Berrian
Gaur, ordea, beste informazio iturri bat aipatu nahi dizuegu: Berriaren estilo liburua. Sarean dago (Mozilla Firefox nabigatzaileko Euskalbar tresna barran ere bai), eta oso lagungarria eta erosoa izan zaigu beti. Esan beharrik ez dago Euskaltzaindiaren arauak jasota daudela hiztegi berrienetan, estilo liburuetan...

Egin dezagun probatxo bat. Gaurko bilaketa, nola ez: "Nepal". Egin klik hemen, eta hau bistaratuko duzue:
xerpa (sherpa*). Nepalen bizi den herria. Himalaiara joaten diren espedizioetan laguntzaile aritu ohi dira xerpak.
Baina "HERRIALDEAK" leihoan sakatuta, informazio hau guztia izango duzue eskuragarri:



Beraz, Historia eta Geografia (Gizarte Zientziak) arloan lanean ari zaretenok, badakizue: erakutsi tresna hori ikasleei, eta hasi daitezela endredatzen...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina