Gure ikasleei entzuten dizkiegunak entzunda, frogatuta dago uste oker asko dagoela euskara zuzenaren gainean. Sarritan entzuten diren
komentarioetako bat:
- "Etxera lagunduko dizut", ez: "lagunduko zaitut".- "Patxik lagundu nau lana egiten", ez: "Patxik lagundu dit".
- "Lagundu zaitut" = acompañar; "lagundu dizut" = ayudar.
Entzuleak Hegoaldeko euskaldunen gaztelanian
ere hitz egiten badu, ez du batere argi izango azalpena, berak kasu bietan ayudar erabiltzen du-eta gehienetan: “¿Te ayudo a casa?”
Izan ere, lagundu aditzaren
erregimenaren arabera egin beharko litzatekeen esanahi-bereizketa ez da inon
inoiz egin: geografikoa baino ez da lagundu + zaitut (NOR-NORK) edo lagundu + dizut (NOR-NORI-NORK)
aldaeren arteko banaketa, eta ez esanahiari lotua. Argitzeko: lagundu zaitut Iparraldeko hizkeretan erabiltzen dute, eta lagundu dizut Hegoaldeko hizkeretan
erabiltzen dugu, kasu guztietan.
Euskaltzaindiak 39. arauan dioen legez:
“Lagundu, laguntzen aditzaren erregimena NOR-NORI-NORK izan da Iparraldean XVII. gizaldi arte; baina geroztik Iparraldeko tradizioaren arabera NOR-NORK besterik ez da. Hegoaldean, ordea, NOR-NORI-NORK da nagusi. Beraz, euskara batuan bi formak dira onartzekoak”.
Eta adierei
dagokienez, Euskaltzaindiaren Hiztegian dakarrenez:
Hortaz, nork bere ingurukoa erabili dezala trankil-trankil, batere bereizketa semantikorik gabe.“[Oharra: Iparraldean, Etxera lagunduko zaitut, Lanean lagundu zuen esaten da, eta Hegoaldean, Etxera lagunduko dizut, Lanean lagundu zion]”.
![]() |
KZko kide batek beste bati Piz Badile-ko tontorrera igotzen lagundu zioneko argazkia |
![]() |
KZko beste kide honi emazteak egunero laguntzen dio etxera (tabernara desbideratu ez dadin) |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina