15/4/17

KZkook, eskuz idazten dugunean ere, estekak txertatzen ditugu!

Bihar, apirilak 18, Hizkuntza Eskakizunetako (HE1 eta HE2) azterketa idatzia egin beharko duzue zuetako batzuek. Eman dezagun idazlanetako bat honela planteatuta dagoela:

IDAZLAN LABURRA
Idazlan honek 100 hitz izan behar ditu gutxienez.
Bigarren etxebizitza saldu. Oporrak zeure bigarren etxean eman dituzu oraintsu arte, baina aldatzeko garaia heldu da. Interneten salgai ipintzea erabaki duzu. Hizpide hauek garatu behar dituzu:
- Deskribatu etxea eta ingurua.
- Zehaztu kokapena eta salneurria.
- Erantsi erosteko argudioren bat.


Zer eratako testua egingo duzue: gutuna, txostena, iragarkia...?
Idazten hasi aurretik, hartu arnasa. Gero, ondo pentsatu nork irakurriko duen, noiz eta non, zergatik eta zertarako... Erabaki zer lortu nahi duzuen idatzi horrekin (kasu honetan, etxea erosiko dizuen norbait aurkitu behar duzue lehenbailehen: saiatu eroslea limurtzen nola edo hala).

Guk bi aukera eskaintzen dizkizuegu. Zein da egokiagoa?

1. Gutun itxurako mezu elektronikoa:

(134 hitz)





















2. Iragarkia:

(94 hitz)
Baten batek lehenengoaren alde egingo du, luzeagoa dela argudiatuz; izan ere, uste zabaldu samarra da "zenbat eta gehiago, hobeto". Guk, berriz, "labur, eder" diogu testuinguruak hala eskatzen duenean.

Iruditzen zaigu bigarrena benetako testu batetik hurbilago dagoela. Sei hitz falta zaizkiola gutxieneko 100era iristeko? Eta, zer? Hitz kopuruarena ez da irizpide bakarra, ezta nagusia ere. Dena dela, ondo erraz konpondu daiteke luzerarena amaieran ohar hau erantsita, adibidez: "Prest nago epeka ordaintzeko aukera emateko."

Bide batez, ikusi zer trikimailu erabili duen egileak: boligrafo beltza testu normalerako, eta boligrafo urdina estekak idazteko (oso ideia ona!). Eta ez du etxearen argazkirik erantsi, itsasteko kola falta zuelako.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina