Aste honetan bertan, Kontsulta Zerbitzuko erabiltzaile batek harrituta bezala galdetu zigun: "Zergatik diozue asmatu eta harrapatu partizipioak direla? Ez al dira infinitiboak, ala?"·.
Gure erantzuna: "Ez, asmatu eta harrapatu (eta ebaki, eta etorri, eta igo...) partizipioak dira". Asko sinplifikatuta: Euskarazko partizipioaren parekoa, jakina, erdarazko partizipioa da (ikusi beheko irudia); baina erdarazko infinitiboaren parekoa, izatekotan, aditz-izena da euskaraz.
Nondik datorkio gure lagunari kontzeptuak nahaste hori? Seguruenik, aditzen sarreretan partizipioa jartzen delako euskarazko hiztegietan, baina infinitiboa gaztelaniazkoetan:
Gainera, norbaitek galdetuko baligu "Nola esaten da euskaraz comprar?" (hau da, infinitiboa aipatuta), Hego Euskal Herriko hiztunok partizipioarekin erantzungo genioke, ez aditz-izenarekin: erosi.
Baina Ipar Euskal Herriko euskaldun bati galdetuko baliote ("Comment est-ce qu´on dit acheter en basque?"), berriz, aditz-izenarekin erantzungo luke, artikulu eta guzti: erostea.
Hurrengo batean, aditz-izenaren gainean egingo dugu artikulutxo bat, eta beste bat partizipioaren gainean.

ebaki, ebakitzen 1. du ad. Lanabes eta aho-zorrotz baten bidez, zerbait, osatzen duen edo itsatsirik dagoen beste zerbaitetatik edo nonbaitetik bereizi [...] (Euskaltzaindiaren Hiztegia)
cortar. (Del lat. curtāre) 1. tr. Dividir algo o separar sus partes con algún instrumento cortante. [...] (Diccionario de la Lengua Española - DRAE)
Partizipioak: Kafe ebaki(a), cortado, tallat, macchiato... |
Gainera, norbaitek galdetuko baligu "Nola esaten da euskaraz comprar?" (hau da, infinitiboa aipatuta), Hego Euskal Herriko hiztunok partizipioarekin erantzungo genioke, ez aditz-izenarekin: erosi.
Baina Ipar Euskal Herriko euskaldun bati galdetuko baliote ("Comment est-ce qu´on dit acheter en basque?"), berriz, aditz-izenarekin erantzungo luke, artikulu eta guzti: erostea.
Hurrengo batean, aditz-izenaren gainean egingo dugu artikulutxo bat, eta beste bat partizipioaren gainean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina