Kontsulta Zerbitzura, maiz etorri zaizkigu aktak (adibidez), euskara hutsean zein euskaraz eta gaztelaniaz idatzitakoak, zuzentzeko.
Kontsultatzaileek uste izaten dute euskara baino ez dugula zuzentzen, baina hori baino zerbait gehiago egiten dugu: saiatzen gara –hizkuntza kontuak zuzentzeaz gain, noski– eredu egokiak eskaintzen, formatu informatikoan, hurrengo batean txantiloi hori erabili dezazuen antzeko idazki bat egiteko.
Ez dugu ezer asmatzen: "Ezkerrean ala eskuinean? Nora doazen begiak." gure artikulutxoan esan genuen bezala, iturri askotatik edaten dugu, autoritateek diotenari jarraitu besterik ez dugu egiten, eta orakuluak zuentzat interpretatu. Testuak zuzentzeko orduan, IVAPeko estilo-liburua izaten dugu makulu, eta liburu horretan esandakoak hartzen ditugu eredu modura gure idazkiak taxutzeko.

Eta oso pozik jartzen gara ikusten dugunean gure
bezeroek txantiloi horiek erabiltzen dituztela... Zuzentzen ditugun testuak
helbide honetan dituzue: http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/zuzenketak1;
bertan dauden testuak deskargatu egin ditzakezue, eta txantiloi gisa baliatu.
Nola egin aktak dotore? Hona hemen adibide egoki bat:
Ordezkaritza Organo
Gorenaren ohiko bileraren akta / Acta de
la reunión ordinaria del Órgano de Máxima Representación
Zehaztasunak / Datos
Organoa: Elbira Zipitria ikastetxeko OOG / OMR
Gai zerrenda / Orden del día
Eztabaidak eta erabakiak / Deliberaciones
y acuerdos
…
Besterik gabe,
18:40an, bilera amaitutzat eman du zuzendariak. Nik, idazkari modura, akta
honetan adierazitako guztiak egiaztatzen ditut.
Sin
más, a las 18:40, la directora da por finalizada la sesión. Yo, en calidad de
secretaria, levanto acta.
Idazkaria
Obaban, 2012ko otsailaren 23an
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina