Puntuazioa egoki
erabilita, besteak beste, ideien hierarkia markatu dezakegu. Ikusi dezagun nola,
testuinguru erraz batekin: enumerazioa.
2. kasua: Apur bat konplexuagoa orain: Izaro eta Ane nolabaiteko bikotea direla adierazi nahi izan dugu, eta bai Lorea eta Zeles ere.
3. kasua: Korapilatu egingo dugu berriro: eman dezagun adierazi nahi dugula Izaro eta Ane elkarte jakin bateko ordezkariak direla, Lorea eta Xeles Xabi izeneko norbaiten gurasoak, eta Idoia ikastetxeko zuzendaria. Orduan, koma ez da nahikoa elementuak bereizteko; puntu eta koma erabiltzea aholkatzen dizuegu:
Oharrak:
1. kasua: Enumerazioko
elementuak bakunak badira, ez dago arazorik.
“Batzarrera, etorri beharreko guztiak etorri ziren: Izaro, Ane, Lorea, Xeles eta Idoia.”
Ezkerretik eskuinera, Xeles, Idoia, Lorea, Izaro eta Ane (batzartokira sartu aurretik, oraindik elkarren lagun) |
2. kasua: Apur bat konplexuagoa orain: Izaro eta Ane nolabaiteko bikotea direla adierazi nahi izan dugu, eta bai Lorea eta Zeles ere.
“Batzarrera, etorri beharreko guztiak etorri ziren: Izaro eta Ane, Lorea eta Xeles, eta Idoia.”
3. kasua: Korapilatu egingo dugu berriro: eman dezagun adierazi nahi dugula Izaro eta Ane elkarte jakin bateko ordezkariak direla, Lorea eta Xeles Xabi izeneko norbaiten gurasoak, eta Idoia ikastetxeko zuzendaria. Orduan, koma ez da nahikoa elementuak bereizteko; puntu eta koma erabiltzea aholkatzen dizuegu:
“Batzarrera, etorri beharreko guztiak etorri ziren: Izaro eta Ane, elkarteko ordezkariak; Lorea eta Xeles, Xabiren gurasoak; eta Idoia, ikastetxeko zuzendaria.”
Puntu eta komak
erabilita, ondo markatzen ditugu elementuen mugak; aurreko kasuan bezala, bost
partaide izan zituen batzarrak:
Izaro eta Ane (ordezkariak) + Lorea eta Xeles (gurasoak) + Idoia (zuzendaria)
3. kasuaren aldaera: Zer gertatuko
litzateke, berriz, komak bakarrik erabiliko bagenitu?
“Batzarrera, etorri beharreko guztiak etorri ziren: Izaro eta Ane, elkarteko ordezkariak, Lorea eta Xeles, Xabiren gurasoak, eta Idoia, ikastetxeko zuzendaria.”
Komak baino ez
baditugu erabiltzen, komek bereizten dituzten unitate guztiak maila berekoak
direla adierazten dugu (azken kasuan izan ezik): Lehen ez bezala, bost
batzarkide baino gehiago bildu ziren orduko hartan:
Izaro eta Ane + Elkarteko ordezkariak + Lorea eta Xeles + Xabiren gurasoak + Idoia.
Oharrak:
- Jakina, batzuetan zuzen interpretatzen dugu desegoki puntuatuta dagoena. Baina, horretarako, informazio gehiagarria izan behar dugu: nor diren Izaro eta Ane, Idoia ezagutu...
- 3. kasuan, badugu beste bide bat egoki puntuatzeko: parentesiak erabiltzea. “Batzarrera, etorri beharreko guztiak etorri ziren: Izaro eta Ane (elkarteko ordezkariak), Lorea eta Xeles (Xabiren gurasoak) eta Idoia (ikastetxeko zuzendaria)."
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina