15/2/20

Gazte hizkerak eskolara!

Gasteizko institutu bateko euskara irakaslea izan genuen protagonista urtarrilaren 26ko postean. Trikimailu bat erabili zuen, lexikoa lantzeko aitzakian, ikasleak dibertitzeko.


Goiz hartan (halabeharra eta txiripa!), irratian entzun genuen elkarrizketa egingo ziotela Gasteizko institutu batean dabilen euskara irakasle bati; zer eta DBHko ikasleek euskararekiko dituzten jarrerei buruz jarduteko. Eta jakin-mina sortu zitzaigun: Irakasle bera ote da?
Ba, entzun genuen irratsaioa. Aurkezleak honela eman zion sarrera: Euskaraz? Orain ez gaude klasean! Hortik abiatuta, espero genuen jasoko genuela beste errezeta praktikoren bat gazteak euskara erabiltzera animatzeko: sentiarazteko euskara ez dela hizkuntza akademikoa bakarrik.

Baina aitortu behar dugu pittin bat frustratuta gelditu ginela. Irakaslearen doktorego tesiaren aurkezpena zen: DBHko ikasleen euskararekiko jarrera linguistikoak, motibazioa eta errendimendu akademikoa.

Interesantea, baina gu beste zerbaiten bila genbiltzan. Gazteak eta euskara gaitzat hartuta, asko idatzi da (hikhasi); asko hausnartu da (jardunaldiak).

Gazte hizkera jardunaldien ondorio liburua
Eta egin egiten da (harrapazank).

Eginda dagoenetik, eskolara eramateko moduko hiru produktu aukeratu ditugu Gasteizko irakaslearentzat (berdin, beste edonongoentzat: Maule, Burlata, Beasain, Sestao, Arama, Getxo, Aretxabaleta, Iruñea...).
 

MANTXUT





 datsegit



h28

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina