15/5/25

Euskal literaturako irakasleentzat, bi ariketatxo xume


1. ariketa. Zortzi idazle eta ilustratzaile bat.

Sorgin gurpil honetan, zortzi idazleren (haietako bat, literatura kritikaria; beste bat, itzultzailea) eta ilustratzaile baten deiturak idatzi ditugu. Aurkitu behar dituzue, eta behean ematen dizkizuegun liburuekin (eta ponte izenekin) elkartu.



  • Jesus Mari: Axa mixa zilarra (Elkar, 2000)
  • Ixiar: Sartu, korrontea dabil (Erein, 2001)
  • Antxiñe: Ametsi tripek hitz egiten diote (Elkar, 2012)
  • Joxe: Kontu zarrak (La Gran Enciclopedia Vasca, 1980)
  • Lander: Kontrarioa (Susa, 2010)
  • Xabier: Estilo-ariketak (egilea: Raymond Queneau; Igela, 2005)
  • Unai: SPrako tranbia (Elkar, 2001)
  • Mikel: Komatxo artean I. Elkarrizketa literarioak 2000-2006 (Utriusque Vasconiae, 2007)
  • Asun: Indiana Jones-en zamarra (Erein, 1997) 
 
2. ariketa. Beste zazpi idazle, kronika batean ezkutatuta.

KZko kide batek parte hartu zuen Zegama-Aizkorri mendi maratoian, azken edizioan, eta kzri jantzita kronikatxo luuuuuuuuuuuuze bat idatzi zigun lagunoi. Hona aldatu dizkizuegun kronikako pasarteetan, euskal idazle batzuen erreferentziak aurkitu behar dituzue (behean, laguntza: idazle horien liburu bana).


[…] “PAristi natorren artista bat naiz ni” kantuka ari zitzaidan laguna Harkanoaitz mendi sekretuan gora egiten zuen bitartean; eta egia zioen madarikatuak!: ultra trailen zale amorratua izateaz gain, Land Art mugimenduko artistarik ezagunenetakoa ere bada Frantzia aldean. Saiatu nintzen ondo-ondotik jarraitzen, baina alferrik izan zen. GAresti ordaindu behar izan nuen ahalegina, bost-sei minutu geroago heldu bainintzen tontorrera, guztiz lehertxundituta haren abiadurarekin. “Itxaron bordan!” egin nion oihu, eta txabolan aurkitu nuen zain, lasai arraio, azken kilometroak elkarrekin egiteko. […] Batera sartu ginen helmugan, eskutik helduta, murugarren postuan. Oso postu ona nire moduko batentzat. […]
'Land Art': Aizkorriko pagadietako orri hauskor eta ilaunekin kiribila egiten.
  • Harrizko Herri Hau (Kriseilu-Lur, 1970)
  • %100 basque (Susa, 2001)
  • Gauza txikien liburua (Erein, 2004)
  • Otto Pette (Alberdania, 1994)
  • Twist (Susa, 2011)
  • Larrialdietarako irteera (Paper hotsak, 2006)
  • Nola jin, hala joan (Antzerti, 1985)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina