Aurreko batean, akta baten eredua eskaini genizuen blog honetan. Eta horren aurretik, testu bat euskarazko zatia zutabe batean eta erdarazkoa beste zutabe batean ematean ezkerrean eta eskuinean zein ipini erakusteko, gutun baten eredua ere eman genizuen. Gaur irakaskuntzako hauteskunde sindikalak direnez, egun honetarako harira datorren beste gutun bat txertatuko dugu, ikastetxeko gurasoei hauteskundeon berri emateko.
Puntu hauetan erreparatzea nahi genuke:
Ea egokia deritzozuen gaurko ereduari (oso gustura jasoko ditugu kritikak, onak zein txarrak)!
MARTXOAREN 11n, HAUTESKUNDE SINDIKALAK
ZUZENDARITZA
Puntu hauetan erreparatzea nahi genuke:
- Idazki guztietan bezala, izenburua jartzen dugu. Hola jokatuta, irakurleak berehala daki zein den idazkiaren gai nagusia.
- Batzuetan, kontsulta egiten digutenek esaten digute ez dela egokia "guraso agurgarriok" eta antzekoak jartzea hasierako agurretan, hartzaile guztiak ez baitira guraso (tutoreak ere izan bailitezke). Askok, hori saihesteko, "familia" eta beste erabiltzen dituzue, baina ez zaigu oso irtenbide naturala iruditzen. Beraz, proposatzen dizuegu zerbait neutroa jartzea agurrean, eta testuan bertan zehaztea norentzat den idazkia (hondo horiz nabarmendu dizuegu hori guztia).
- Izenburua jartzeaz gain, eta hartzailea lehen begiratuan konturatzeko zer informazio zehazten den, baliabide tipografikoak erabiltzen ditugu barra-barra; gehienbat, noski, letrakera lodia.
- Beti izenpetzen ditugu idazkiak: ez dira anonimoak izan behar. Eta lekua eta eguna ere zehazten ditugu beti, amaieran.
Ea egokia deritzozuen gaurko ereduari (oso gustura jasoko ditugu kritikak, onak zein txarrak)!
Kontsulta Zerbitzuko kide bat bozkatzen, aurreko hauteskunde sindikaletan, aitarekin. Zalantza bat: Leku guztietan jartzen dituzte hautetsontzietan ikurrinaren koloreko xingolak? |
Elbira Zipitria ikastetxea
Txillardegi,
14
20108
OBABA
Tf:
993 21 44 04
Faxa:
993 31 14 64
|
MARTXOAREN 11n, HAUTESKUNDE SINDIKALAK
Jaun-andreok:
Ikastetxeko ikasleen guraso eta legezko
tutore guztiei jakinarazi nahi dizuegu datorren asteko asteazkenean, martxoaren 11n, irakaskuntzako hauteskunde
sindikalak izango direla Euskal Autonomia Erdikegoan.
Hori dela eta, Hezkuntza Sailak erabaki du egun
horretako arratsaldean ez dela eskolarik egongo, irakasleon bozkatzeko eskubidea
bermatzeko. 14:00etatik aurrera, beraz, itxita egongo da ikastetxea , eta ez da eskolaz
kanpoko jarduerarik egingo.
Egun horretan, goizekoa izango da jardunaldia,
ordutegi honekin:
Haur Hezkuntza: 09:00 - 12:30Lehen Hezkuntza: 09:00 - 13:00
Jangelan gelditzen diren ikasleak 14:05ean
irtengo dira. Autobusa hartzen dutenek ere 14:05ean izango dute autobusa
etxera itzultzeko.
Zalantzarik izanez gero, jo ezazue beldur gabe
guregana, eta oso gustura emango dizkizuegu behar dituzuen argibide guztiak.
Jaso ezazue gure agurrik beroena.
ZUZENDARITZA
Obaba, 2015eko martxoaren 4a
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina