14/12/17

Feliz Navidad / Joyeux Noël



Gabon-egunak badatozela eta, bete zaizkigu berriro ere Euskal Herriko hiriak eta herriak erakundeen eta denden asmo onez: izan gaitezen zoriontsu Gabonetan eta urte berrian. Hala ere, irudian ikusten dugunez, katalanez eta gailegoz (bon, bo > 'on'), nahikoa da sasoi hau ondo pasatuta. Gainera, frantsesez, pozik eta alai pasatuta konformatzen dira (joyeux), ingelesez bezala (merry)... Gaztelaniaz, aldiz, zoriontsu izan behar egunotan (feliz).

Eta euskaraz?

Bada,  kartel, postal, email eta argi koloredunetan 'Zorionak' ari da nagusitzen, urteak bete, erronka bat gainditu edo lanpostu bat aurkitu izan bagenu bezala. Beste batzuek, zorionak-i desegoki iritzita, gaztelaniazkoa hitzez hitz itzuli eta Eguberri zoriontsuak atera dute, eta ez bakarrik zigiluko Posta Zerbitzukoek... (frantsesezkoa edo ingelesezkoa hartu izan balute, "Eguberri alaiak" izango genuke!!).

Euskaraz, baina, orain arte nahikoa izan dugu Eguberri on! bihotzez esatearekin.


"Bale, baina hori ez da Feliz Navidad".

Galdetu katalanei eta gailegoei nahikoa ez ote den...

Eta nola esan, bada, "Feliz Año Nuevo"? Hor argiago dugu, oraindik, Urte berri on opatuta nahikoa dutela hegoaldekoek eta Urtats onak iparraldekoek, baina seguru horrekin ere ez direla guztiak konformatzen, gaztelaniaz Feliz dagoelako...

Gure partetik, bada, bihotz-bihotzez:  
EGUBERRI ON ETA URTE BERRI ON!!!

Eta biba Jamaika!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina